Analisi kuantitatiboa diziplina anitz bat da beharrezko tresna bihurtu dala hainbat arlotan, hala nola enpresan, ikerketa zientifikoan edo erakunde publikoetan. Estatistika eta analisi matematikoa datuak eta informazioa ezagutza baliagarri bihurtzeko tresna erabilgarri eta objektiboak dira.
RS-Statistics aholkularitza-enpresa bat da, enpresa, ikerketa-talde edo erakundeei aholkularitza eta analisi kuantitatiboa ematen diena. RS-Statisticsen biozientziei edo osasunari zuzendutako analisi estatistikoan espezializatuta gaude, baita osasunaren ekonomiaren arloko modelizazio estatistikoan ere.

“Kontatu ahal den guztia ez du balio, eta balio duen guztiak ezin da kontatu”
Albert Einstein
Misioa, Ikuskera eta Balioak
Misioa
Gure egitekoak hainbat lan-puntu hartzen ditu, hala nola:
– Estatistika eta modelizazio matematikoan sortutako beharrak betetzen laguntzea.
– Euskarri kuantitatiboa izatea osasunarekin eta biozientziekin lotutako arloetan.
– Emaitzen informazio analitikoan oinarritutako kudeaketa-erabakiei laguntza ematea.
– Aholkularitza ematea zorroztasuna eta esparru zientifikoa bermatzeko.
– Zerbitzu-katalogo bat bezeroen beharretara egokituetara edukitzea.
– Ikerketa kuantitatibo garrantzitsuenean oinarritutako zerbitzu berritzaileak eskaintzea.
Ikuskera
Gure helburua enpresen ikerketa kudeaketarentzat, Ikerketa-taldeentzat edo erakundeentzat euskarria bat izatea da. Datuen analisia erabaki objektiboak hartzeko tresna garrantzitsua den arloetan lagungarriak izatea nahi dugu. Biozientziak edo osasuna interes bereziko eremuak dira RS-Statisticsentzat.
Balioak
Argi eta garbi diziplina anitzeko enpresa bat gara, ezagutza kuantitatibo-estatistikoaren ustiapenean oinarritzen dena. Bere ezagutza hainbat arlotan, osasun-sistemak barne, lan egindako esperientzian oinarrituta. Gure aholkulariak ikertzaile oso kualifikatuak dira, eta estatistikaren eta modelizazio aplikatuaren arloan esperientzia egiaztatua dute. Gainera, esperientzia handia dute biozientzietan, osasunean eta osasun-kudeaketan.